Batxilergoko ikasleei hizkuntzak irakatsi dizkiet bi hamarkadetan: lehenik euskara eta ingelesa Euskal Herrian, eta orain frantsesa eta espainola Hegoafrikan.

Oso pozik nago nire bokazioa hezitzaile bezala jarraituz, baina ez zen beti horren argi egon: irakasle bihurtu nintzen baldintzek eramana, baina irakaskuntza ez zen nire lehen karrera aukera. Izan ere, ingeniaria izan nahi nuen. Beraz, nire irakaskuntzako lizentziatura lortu nuenean eta Erresuma Batura bizitzera joan nintzenean, irakasteari uko egin nion eta manager bihurtzeko erabaki irmoa hartu nuen. Irakasteko kapazitatea nuen, baina ez zen egin nahi nuena.

 

Izan ere, niretzat irakaskuntza hain erraza zela-eta bizitzan zerbait falta zitzaidala sentitzen nuen; horregatik erabaki nuen enpresa munduaren eskailera igotzea egokia zela niretzat. Geroago, bizitzan, argi ikusi nuen gutako batzuek probatuz eta ikertuz ikasten omen dugula; gogor lan egin behar dugula arrakasta merezi izateko.

Eta ni gaztea nintzen eta distira duen guztia urrea dela uste nuen… Baina galdetzen badidazu gaur, hiru hamarkada geroago eta bizitzaren jokoan eskarmentu gehiagorekin, horrelakoa ez dela esan ahal dizut. 

 

Ikuskatzaile eta kudeaketa lanetan aritu nintzen hamarkada batez baino gehiago Erresuma Batuan lan egin bitartean, eta Cape Townera mugitu nintzenean nire bizi-baldintzak aldatu ziren berriro. Nire enpresa sortu nuen egile, jendaurrean hitz egiteko entrenatzaile, bizitza eta enpresaren coach, eta denda koordinatzaile gisa. Halere, nire bezero askok tutoretza pribatua nahi zuen, eta momentu horretan haur batekin eta etxetik lan egiten ari nintzenez, prest nengoen merkatuak nitaz galdetu zidanean sartzeko. Horrela, hizkuntzen irakaskuntzara bueltatzen hasi nintzen.

Zenbat eta jende gehiago ezagutu, orduan eta indartsuagoa bilakatu zen nire bokazioa. Halere, hainbeste lanpetu nintzen eta ezin nuen gehiagorik pentsatu. Beraz, nire enpresa itxi eta hurrengo aukera itxarotea erabaki nuen. Lau hilabete pasatu ziren hurrengo trena iritsi arte.

 

2015eko abenduan email labur bat jaso nuen Academy Hout Bayko tutoretza zentroko jabearengandik. Hauxe zen galdera: ea laguntza eman ahal niola gaztelaniazko eta frantsesezko tutoretzak sortzen, Cambridge-oinarritutako curriculumean (IGCSE & AS- 10tik – 12ra kalifikazioaren parekidea) Montessori ikasteko metodoa erabiliz. Lerroen artean irakurri nuen emaila eta saiatzea erabaki nuen.

 

Komunitate txiki baten barruan lan egin nahi nuen. Nekatuta nengoen zaldun bakartia izateaz eta ez nuen inola ere enpresa arloan aritu behar, aholkulari gisa salbu. Nire alabak 10 urte zeuzkan eta mugimendu askatasun handiagoa neukan.

 

Aurreko hiru hamarkadetan trebetasun ugari bildu eta finkatu nuen, eta kapaza izan nintzen denak uztartzeko aurretik banekien ongi funtzionatzen zuen konbinaketa batean. Irakaskuntza eta coaching modu partikularrean irakastea bizia zen eta belaunaldia gazteagoekin lan egiteko deia sentitu nuen.

Lanaldi partzialaz ere aritzen nintzen Capeko Lycée Françaisean eta ikasleak maite nituen. Asko dibertitu nintzen haiekin eta hizkuntza berberaz aritzen ginela zirudien.

 

Irakasle askok azpimarratuko luke ez dakiela zergatik lan egin nahi nuen adin tarte horretako ikasleekin. Zailak, umore aldetik aldakorrak eta zakarrak izan daitezke; kasketak eman ditzakete eta jarrera desafiatzailea izan dezakete. Bai, zuetaz ari naiz, artikulua irakurtzen ari zareten gaztetxoak. 

Hau guztia egia bada ere, nik ia-helduak perfektuak eta ederrak ikusten ditut benetan, erabili gabeko potentzialarekin, bere tokia munduan eta bere deia aurkitzeko irrikitan. Zerbait ona eta inportantea egiteko gogoz, mundu hobe bat egiteko, eta berezko integritate botoiarekin jakiteko helduak noiz diren zintzoak eta gardenak, eta noiz ez.

 

Diziplina eta esfortzua eskatzen dute, jakina, baina pertsona hobea ere egiten gaituzte. Aldaketarako irekiak eta malguak dira, eta pozaz eta jolasteko gogoaz beterik daude. Zer esan dezaket? Maite ditut!

Eta aski ez bada, badirudi bere arreta eta miresmen osoa daukadala. Begiratzen nautenean badirudi ikusten dutela nire barnealdea. Badirudi badakitela nor naizen eta nire hizkuntzak eragina duela haiengan. Ulertzen naute, komunikazioa erraza eta dibertigarria egiten dute. Nahi adina erokeria egin dezaket eta dibertigarria dela pentsatuko dute. Ez naute epaitzen edo kritikatzen eta, funtsean, badirudi talde ona osatzen dugula.

 

Hala, 2015eko irailetik abendura arte, nire negozioa itxi ostean eta hurrengo aukera itxaron bitartean (aukera bakar-bakarra gainera) egunean jartzea, etxea ordenatzea eta ordura arte nire buruari debekatutakoa egitea erabaki nuen. 20 urtez uko egindako errutinari ekin nion, eta pozik, indartsu eta prest sentitzen ari nintzen hurrengo erronkarako. Pertsona bezala handituko ninduen zerbait nahi nuen, nire bizitzaren hurrengo zikloa nora zihoan erakutsiko zidan geltokia … benetan inplikatzeko zerbait nahi nuen. Eta trena iritsi zen The Academy Hout Bay itxuraz, institutuko ikasleentzako tutoretza zentroa, Cambridge Programan sartuta eta Montessori-n oinarritutako irakasteko filosofia erabiliz.

Desioekin kontuz ibiltzeko esaten dute…

 

Urte horietan guztietan, nire manager, coach, irakasle eta hezitzaile gaitasunak hobetu bitartean… pasio handia eta bakarra zegoen nire bihotzean, nire existentziaren ardatza bihurtu dudana: munduan kontzientzia esnatzea eta integratzea.

Sinetsita nago ezjakintasuna dela egungo gizartearen gaitz guztien oinarria. Berekoikeria, ustelkeria, harrokeria, presak… Gauza inportanteen perspektiba galdu dugu: gure osasuna, momentu gogoragarriak pasatzea maite dugun norbaitekin, guztientzako dohainik den naturaz gozatzea… Elkarbizitza atseginago egiten duten funtsezko baloreak, zure arima handitzea ahalbidetzen duten miresmen eta hausnarketa momentu horiek. Hainbeste dago ikasteko eta hain denbora gutxi.  Eta azkenik, bestelako ezjakintasun mota – bihotzaren ezjakintasuna, maitasun eta gupida faltaren itxuraz-. Badirudi boterea eta kontrola, ezjakintasunaren jaun ilunak, ibiltzen direla kontrolik gabe.

Inozo samarra naiz eta itxaropen amaigabea dut gizaterian. Etorkizunaren potentziala ikusten dut besteek hondamena eta tristura ikusten dutenean. Maite egiten ditut egungo gazte trakets, zalantzati eta delikatuak. Zalantzaren itzalaz haratago ikusten baititut bere aukerak sorkuntzarako, maitasunerako eta etorkizuneko helduak izateko. Haiek izango dira nire urrezko urteetan ikusiko ditudan mundu hobe baten lemazainak.

 

Nahiz eta hainbat hezkuntza erakundetan lan egin, esperientziaz jabetu naiz egungo eskola gehienek lantzen dutela hezkuntzan bilatzen dudan alderdi akademikoa; halere, honek ez du asetzen nire gosea gazte hauen barruko distira bere osotasunean ikusteko.

Egiten dutena ez da aski niretzat: beraien adimena lantzea ez da nahiko. Bihotzeko ezjakintasuna ere desagerrarazi behar da.

 

 

Nola dakit umeak ez daudela pozik? Beraien zurrumurruek, portaera txarrak eta integratzeko zailtasun orokorrak hala esaten didate. Umeek aginteak betetzen dituzte, baina sor dezaketen mundua ez dira egiten ari. Irakasleek lantokien arauak betetzen dituzte bere sen onari jarraitu gabe (aitak dioen bezala, ez da batere sen arrunta jendearen artean), zeren modu zehatz batean aritu behar baitute bere lanpostuari eusteko. Benetan, gurasoak oso boteretsuak eta beldurgarriak izan daitezke!

Baina hauxe deskubritu nuen: umeak pozik daudenean, gurasoak ez direla beldurgarriak.

 

Gizartean arauak eta erregulazioak behar ditugula ulertu nuen, ordena izateko eta kaosa ekiditeko. Baina ordena ezartzen badugu gizakiak jarriz ustez bere zerbitzurako dauden estrukturen azpian, sistema horren parte izateari uko egiten diot, esklabo bihurtzen gaitu eta txikitzen baigaitu.

Kinka batean nengoen, arnasa ezin nuela hartu sentitzen nuen, nire bizipoza nigandik ihes egiten zuela sentitzen nuen, nire energia osoa erabiltzen ari nintzen sistemara egokitzeko, alegia, ziur egoteko artaldetik ez nintzela ateratzen. Eta aski esan nuen. Horrela utzi nuen ezagutzen dugun ohiko hezkuntza sistema.

Arima askatu ezean ez dago bizitzerik. Esklabo izatea sistemaren tiranian, bizitzan hilda egotea da.

 

Sistemara egokitzea ikasten dugu sufrimenduaren bidez, torturaz: instituzionalizatuaren torturaz. Eta gaurko umeak izugarri indibidualistak direla uste dut, eta ohiko eskola sistemak ez die laguntzarik ematen bere pasioa esnatzeko, bere dohainean murgiltzeko; gizartean duten tokian, munduan duten tokian murgiltzeko. Hala dakite eta hala sentitzen dute. Eta guk ere, gurasoek eta hezitzaileek, hala dakigu eta hala sentitzen dugu.

Bere aurpegian ikus dezakezu: benetan ez daude zuri begira, existitu ez bazina bezala, “niretzat zentzurik ez duzula” bezala esanez. Edota hau bezalako espresioa ikusiko duzu: “hala esaten baduzu…, ez dakit zertan saiatzen zaren ni konbentzitzen”. Guri men egiten digute kostu handiz.

 

Hout Bay Akademiak bestelako ikuspuntua du hezkuntzan: ohiko moduan eta modu alternatiboan ikas daiteke, tutorearekin edo tutorerik gabe, eskolan klaseak hartuz edo etxean, munduan zehar bidaiatuz edo tokian bertan geldituz.

Taldeak txikiak dira, irakasleak inplikatuta daude, akademiaren filosofia ikaslearen garapenaren alderdi guztietan zentratzen da, ez soilik alderdi akademikoan. Ikasleek gainditzeko edota suspenditzeko tokia eta denbora daukate. Eta gure ikasleak animatzen ditugu ardura hartzeko,  beste erakunde batzuetan aurretik hartutako eta sakonki errotutako ardi mentalitatea eranzteko asmoz. Puntu honetatik hasten dira bere bizitzaren destinoa aldatzen.

Erakunde motibagarri berri honen filosofia zera da: “gazteen garapena babestea, pozik, burujabe, irmo eta ausartak direnak, eta gizarte justu, zintzoa eta ekologikoki bideragarri baterako ekarpen positiboak egiteko beharrezko gaitasunak dituztenak.”

 

Gainerako erronka zegoen; zentro honetako tutoreek zerotik sortu behar zituzten bere programak eta online jarri eskolaren sisteman Moodle plataformaren bidez. Ibilia nintzen Moodlen eta, dena den, nire enpresa garatu bitartean, nire liburuak, web-orriak eta artikuluak argitaratuak nituen hainbat online plataformatan. Lan anitza erronka anitzekin… hauxe bai zela niretzat.

 

Zuzendariaren ikuspegia anbiguoa zen, eta ni ere pertsona anbiguoa naiz. Hauxe sentitu nuen: etorkizuneko belaunaldien kontzientzia pizteko eta haiek holistikoki hezitzeko helburu pertsonala bete ahal nuela eta, modu paraleloan, eskolako zuzendariari Daniel Landiri (Dan) lagundu bere ikuspegi propioarekin. Eskola izango zen bizitzan ikasitako guztia helburu komun batean erabiltzeko bidea eta, horren truke, ez nioke aurre egin behar izango negozio baten finantzaketari eta administrazioari, nire negozioa neukanean bezala. Bai ala bai irabaztekoa neukan!

 

Ikuspegi honek erakarri ninduen tutoreak eta komunitatea oro har entrenatzeko elementuak zeuzkalako, eta horretan sartzen ziren nire coaching, koordinazio eta jendaurrean hitz egiteko gaitasunak. Dan-en ikuspegi handiagoaren barruan bazeuden azterketa zentroa, hizkuntza zentroa, ikasle atzerritarrentzako udako barnetegi intentsiboa, DBHko eskola eta gehiagorik. Irudikatuz gero, egin nahi zuen!

Izan ere, Danek beste hainbeste arlotara zabaldu nahi zuen, guztiak lotuta funtsezko mezu honi: “Ikasi Mugarik gabe”, eskolaren leloa.

 

Badakit zertaz ari naizen egungo eskola askotan ikastea mugatuta dagoela adierazten dudanean. Gizarteak gure umeei eskatutakoaz mugatuta daude eskolak. Gure gizarte teknologikoak behar asko du, zientzia zein hizkuntza arlotan, non gizakia integra baitaiteke edozein herritan edo inguru kulturaletan honela: gaitasun eramangarriak toki batetik bestera eramanez, erakundeen misioen instrukzioetara egokituz eta, gainera, haren satisfakzioa asetuz.

Zaila da egokitzea erakundeak izugarri hierarkizatuta daudenean eta arauak langileak baino garrantzitsuagoak bihurtzen direnean.

Molde hau apurtzen saiatzen naiz.

Hout Bay Akademia haize bolada freskoa da gure hezkuntza sisteman, duela 150 urte sortutako sistema,  zinta-garraiatzaile edota muntaketa-kate batean lan egiteko irudimenik gabeko langileak ekoizteko asmatua.

Egungo umeengandik ezin da urrunago egon sistema hau: jarrera errobotikoa, errepikakorra, irudimenik gabekoa eta automata, non bizirik irauteko lana egiten baitugu. Eta galdetzen diot nire buruari ea zergatik umeak desagertzen diren bideo-jokoetan, dena posible den mugarik gabeko mundu birtual batean.

 

Benetako mundu batean errotu behar ditugu umeak eta, horretarako, zentzua duen zerbait eta haiendako inportantea dena eskaini behar dugu. Gure eskaintzaren onura ikusteko kapazak izan behar dute, gainerako esfortzuak gainditzeko eta aurrera egiteko. Huts egiten badu, gure errua da, ez umeena. Gure sistemaren efektibotasunaren eta efizientziaren ispilua baino ez dira. Errua botatzen ahal diegu eta etiketatzen ahal ditugu, baina beraien jarrera ulertu bezain laster gurekin bat egingo dute eta jakin badakigu egiteko kapazak direna ekoiztuko dutela.

Beti esan diet nire ikasleei, eta hala esaten jarraituko dut, beraien alde nagoela, ez gurasoen edo erakundeen alde, ezta zuzendariaren alde ere. Nik badakit eta haiek badakite. Orain da garaia munduak jakiteko, nik, behintzat, nire ikuspegiari, bokazioari eta promesari eusten saiatzen naiz eta.

 

Ana Garcia PhD Dk. DTM

Komunikazio Arduraduna

AHM (Atzerriko Hizkuntza Modernoen Tutorea)

 

Alejandro Pulido Azpirotz

Itzulpena euskaraz Ikuskapen